jueves, 9 de junio de 2016

JOLASAK

Maiatzaren 27an Acces programak antolatutako tailer batean hartu genuen parte.
 Horretarako Clara Canpoamor aretora joan ginen berriro.
 Bertan jolas dibertigarri batzuk burutu genituen.
Oso ondo pasatu genuen.


SOPUERTA ABENTURA

Joan den astean, maiatzaren 30an, Sopuerta Abenturara joan ginen. Hor ibilbide desberdinetan aritu ginen. Oso ausartak izan ginen eta ez ginen ezertarako beldurtu. 
Ekintza errepikatzeko gogo handiekin bueltatu ginen Barakaldora.

HITZ BATU

Maiatzaren 26an Clara Campoamor aretora joan ginen. Bertan HITZ BATU programaren barruan egindako liburua aurkeztu eta eman ziguten. Ipuin "interaktibo" bat kontatu ziguten Bego eta Pedrok eta primeran pasatu genuen. Bai "fashion" gelditu den gure ipuina.

jueves, 19 de mayo de 2016

ALICE IN WONDERLAND

Ostegunean 12an  ALICE IN WONDERLAND  ikustera joan ginen Clara Campamor aretora.
 Oso antzezlan  barregarria izan zen.
Ingelesez antzezten zuten   .Pertsonaiak Alice,Bihotzeko erregina,The mad hatter,Untxi zuria ,eskeleto bat eta Santa Claus ziren


ERAKUSKETA

Ikastetxeko KULTURA-ASTEAN  erakusketak antolatzen ditugu . Bertan tailerrtan egindako lanak, gelan landutakoak... jartzen ditugu.
Beraz , ostegunean joan ginen gure antzinako ikastetxera txikien erakusketa ikustera.
Beraiek egindako beste gauza batzuen artean akuarium bat zegoen. Asko gustatu zitzaigun.

Zenbat oroitzapen etorri zitzaigun burura horra ailegatzerakoan!

TXIKIAK KLASEAN

Ostiralean etorri ziren  Santa Teresako neska-mutilak Bagatzara  etorri ziren TXERRILAPIKO  bat egitera. 
Gu, lau urteko ikasleekin elkartu ginen.
 Lehenengoz bikoteak eta hirukote bat egin genituen .
 Gero bikote bakoitzak  bi lau urteko ikasleekin elkartuko ziren  .
Txikitxoak oso jatorrak eta langileak izan ziren.
Primeran pasatu genuen eta oso irakasle onak izan ginen!


3. MAILAKOEKIKO TAILERRA

 Ostegunean laugarren mailako ikasleak hirugarren mailakoekin elkartu ginen. 
Gutariko batzuk  3.mailakoen klasera joan ginen beraiek prestatutako eskulana egiteko.
Egin genuen arrain bat: ARRAINA MARRAINA
Eta gero beraiek gure klasera etorri ziren guk prestatutako  tailerra egiteko.
Guk TXERRILAPIKO bat egiten irakatsi genien.


ZU ZEU ARTISTA

Ostiralean, maiatzaren   13an,   gimnasion  ZU ZEU ARTISTA  emanaldia  egin genuen.
Gure gelako batzuk   parte hartu  zuten  dantza batekin.
Dantzatu zuten abestia " YA LLEGÓ EL VERANO" izan zen.
Oso ondo egin zuten.

 Oso ondo pasatu genuen artista guztiak ikusten .

ASTE-KULTURALA

Pasa den astean (Maiatzaren 9tik 13ra) Bagatza eskolan, Kultura- astea ospatzen aritu gara.
Astelehenean eta asteartean, klase normala euki genuen. Asteazkenean, PATIOKO JOLASAK egin genituen. 
Ostegunean, "Alice In Wonderland" ikusi genuen. 
Ostiralean, tailerrak eta "Zu Zeu Artista" egin genituen.
Oso aste lanpetua izan  genuen!

lunes, 16 de mayo de 2016

NATURA ZAINDU

Ostegun arratsaldean gimnasioan  elkartu ginen urte honetan zehar eta KLIMA ALDAKETAREN inguruan ikasitakoen berri besteei ematera.
Hasi ziren lehenengo mahailakoak eta oso polita izan  zen.
Niretzat emanaldi guztiak politak izan ziren
Gurea NATURAREN ALDE  deitzen zen.
Guztiok abestu genuen eta bandera bat geneukan. 
                                                           

martes, 26 de enero de 2016

4.MAILAKO MARINELAK

                                 
Joan den asteartean ,laugarren mailako ikasleak Santurtzira joan ginen .

  Lehenik Agurtza atun-ontzian egon ginen ,han nola arrantzatzen zituzten atunak kontatu ziguten .
Kainaberak eta arpoiak erabiltzen  zituzten eta beitak sardinak eta antxoak ziren.
Itsasontziaren  logelak  txikiak  eta  estuak  ziren..Baina kapitainarena ez, berarena zabala eta handia zen.
  Ondoren erakusketa bat ikusi genuen, antzineko kontuei buruzkoa.
   Primeran pasatu genuen. 
  Gustura errepikatuko genuke!