Apirilaren 15ean ,Kastrexana auzora joan ginen ortu berezi bat ikustera.
Ailegatzerakoan bi talde egin genituen : batzuk Garazirekin joan ziren eta beste batzuk Ainararekin .
Garazirekin basora joan ginen. Basorako bidea oso aldapatsua zen.
Baso erdian aztarnen jolasa burutu genuen.Jolas honetan animalien aztarnak bilatu behar genituen.
Gero igo ginen gehiago artalde bat zegoen tokiraino. Ondoan ortua zegoen eta hor gure ilarrak landatu genituen.
Landatu ondoren hamaiketakoa hartzera joan ginen
Ondoren Ainararekin egon ginen . Sorpresa-kutxa jolasa egin genuen eta BIOANIZTASUNA gaia landu genuen.
Primeran pasatu genuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario